válvula electrónica
- 1. Elektron.
- sin. tubo de vacío, válvula de vacío, válvula termoiónica
Elektroien fluxua kontrolatzen duen hodi-itxurako gailu elektronikoa. Oso presio apala edo gas egoki bat daukan anpulu batean elektroiek duten higidura kontrolatuz, seinale elektriko baten ezaugarriak aldatzeko erabiltzen da. Hodian hutsa sortzen da bertako hondar-gasek eta -lurrunek ezaugarri elektrikoei ez eragiteko. Etengailu edo anplifikadore gisa erabil daiteke. Katodo-izpien hodien oinarrizko osagaia da. Gaur egun, huts-hodiak goi-mailako hi-fi anplifikadore batzuetan eta musika-instrumentu batzuen anplifikazio-sistemetan erabiltzen dira.